Igo
  • 2022/03/15

Irakurzaletasuna sustatzeko tailerrak egingo ditu Udalak liburutegietan

Irakurzaletasuna sustatzeko hainbat tailer egingo dira Torrezal Kultur Etxeko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan. Umeentzako hainbat ekintza prestatu ditu Galdakaoko Udalak Argizai Eskaut Taldearekin batera. 

Hauek dira antolatutako ekintzak:

  • Storycubes, sortu zure ipuina!: Torrezabaleko liburutegian, martxoaren 22an, 17:30etik 18:30era. 23an, Usansolon, 17:30etik 18:30era. Eta martxoaren 28an, Aperribain, 17:30etik 18:30era.
  • Ipuin kontaketa musikatua: Usansolon apirilaren 26an, 17:30etik 18:30era. Torrezabaleko liburutegian 27an, 17:30etik 18:30era.  Apirilaren 28an, berriz, Aperribain izango da, 17:30etik 18:30era.
  • Txontxongilo tailerra: Torrezabaleko liburutegian maiatzaren 10ean, arratsaldeko 17:30etik 18:30era. 11an, Usansolon, 17:30etik 18:30era. Eta maiatzaren 12an, Aperribain, 17:30etik 18:30era.
  • Gynkana liburutegian: Torrezabaleko liburutegian ekainaren 7an 17:30etik 18:30era. 8an, Usansolon, 17:30etik 18:30era, eta ekainaren 9an, Aperribain, 17:30etik 18:30era.