Igo
  • 2018/12/17

Inskripzio-epea zabalik dago 7 eta 15 urte arteko gazteei zuzendutako lego eta robotika tailerretan parte hartzeko

Inskripzio-epea abenduaren 21era arte dago zabalik, Galdakaoko udalaren Gazteria Arloak, ludoteken eta topaguneen bitartez programatutako tailer desberdinetan parte hartu ahal izateko.


Apuntatu
esteka honen bitartez:


Jarduera topaguneetan, 11tik 15 urtera


HEMEN


Jarduera ludoteketan, 7tik 11 urtera:


HEMEN



Tailer hauek ondoko egutegia izango dute:

. Abenduak 26. 12:00-13:30


"3.1 Lego WeDo +Scratch"


7 eta 11 urtekoentzat.


Ludoteka guztietan egingo da.


Helburua da Robotikaren kit-aren, Lego Wedo-ren eta osagai elektronikoen ezaugarri teknikoak deskubritzea.


"Nagusiek" espazio-ontzi bat eraikiko dute, motore eta guzti.


"Txikiek" "espazioko portua" eraikiko dute.


. Abenduak 26: 17:30-19:00


Usansoloko topagunean.


11 eta 15 urtea arteko gazteentzat.


Robotika tailerra, gitarra bat egiteko, soinuak sortuko dituen plaka elektroniko batekin.


. Abenduak 27. 17:30-19:00


Indarra topagunean.


11 eta 15 urte arteko gazteentzat.


Tailerra 3Dn diseinatzen ikasteko, software desberdinekin familiarizatu ondoren.


. Abenduak 28. 17:30-19:00.


Aperribaiko topagunean.


11 eta 15 urte arteko gazteentzat


Robotika tailerra, gitarra bat egiteko, soinuak sortuko dituen plaka elektroniko batekin.


Tailerrak doakoak izango dira, plaza-kopuru mugatua dutelarik (20). Eskaera gehiago balego, zozketa egingo da plaza horiek adjudikatzeko. Inskripzioak ludoteketan eta topaguneetan egin daitezke.