Igo
  • 2021/10/25

Iñigo Hernando alkateak Metroaren aurrerapenei buruzko bilera izan du Eusko Jaurlaritzarekin

Iņigo Hernando Galdakaoko alkatea Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batzartu da Metroaren inguruan dauden aurrerapenak ezagutzeko.
Egoeraren berri izateko batzarra eskatua zuen Iņigo Hernando alkateak, eta eskaerari erantzunez, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio sailburuordearekin eta Garraio Azpiegituren zuzendariarekin batu dira Galdakaoko alkatea bera eta Galdakaoko Udaleko Hirigintza arkitektoa, Bilbon.
Proiektua idatzia dagoela jakinarazi diete Jaurlaritzako ordezkariek, eta txosten horrek bost geltokiko proiektua berresten duela: Sarratu, Aperribai, Bengoetxe, Galdakao eta Usansoloko geltokiak jasotzen ditu.
Azken gune horretan, Usansolo erdigunetik ospitalerako zatian, egokitzapenak egin behar direla azaldu dute Garraio arloko arduradunek, eta hori dela azterketa informatiboa aurkezteko epea atzeratu izanaren arrazoia.
Metroa eraikiko duten lanak lizitatzeko finantziazioaren zain dago une honetan, eta epe laburrean erabakiak hartuko dira.