Igo
  • 2020/03/26

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzuak aktibatuta daude gau eta egun

Osasun alarma egoeran gauden honetan, beste alarma mota batek ere indarrean jarraitzen du: emakumeen aurkako bortizkeria matxistak, zoritxarrez, ez du etenik. Ezta horri aurre egiteko borrokak ere. Zentzu horretan, Galdakaoko Udalak gogoratu nahi du bortizkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzuak aktibatuta daudela, gau eta egun.


Honakoak dira zerbitzua eskatzeko telefonoak:


- Informazioa eta laguntza: 900 840 111.


- Galdakaoko Udaltzaingoa: 944 010 505.


Indarkeria matxista pairatu baduzu edo pairatu duen emakumeren bat ezagutzen baduzu, ez izan zalantzarik; udala ondoan izango duzu.