Igo
  • 2021/12/01

Ikasketa gela zabaldu da Usansolon, ESAN bulegoaren ordutegiarekin

Aspaldiko eskariari erantzuna emanez, ikasteko gela egokitu dute Usansolon eta ESAN bulegoa zabalik dagoen bitartean gela bat erabilgarri egongo da ikasi nahi duen ororentzat.
Usansoloko Esan arreta bulegoaren ordutegia izango du ikasketa gelak, eta, hain juxtu, moldaketa izango du ordutegi horrek ostiraletan: urtarrila amaitu arte, 12:15ean itxiko da Esan-en bulegoa ostiraletan. Langileen lan baldintzetara egokitzeko hartu da neurri hori. Ondorioz, horrela geratuko da Usansoloko Esan arreta zerbitzuaren eta ikasketa gelaren ordutegia:
⌚️Astelehenetik ostegunera: 8:00etatik, 14:15era
⌚️ Ostiraletan: 8:00etatik, 12:15era
Otsailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegia berreskuratuko da eta astelehenetik ostiralera zabalik egongo dira 8:00etatik, 14:15era.