Igo
  • 2018/04/12

Ikasketa Gela datorren zapatuan zabalduko da eta uztailaren 1era arte asteko zazpi egunetan egongo zabalik

Galdakaoko udalak, datorren zapatuan, apirilak 14, zabalduko dau Torrezabal Kultur Etxeko Ikasketa gela, astelehenetik barikura, 08:30etik 20:30era, asteburuan, 09:00etatik 20:30era.


Ikasketa Gela hau uztailaren 1era arte egongo da zabalik.


Ordutegiok erabiltzaileen erabilera handiari erantzun gura deutsie. Izan be, azterketa garaia da goi-ikaskuntzetako ikasleentzat.


Galdakaoko Udalak, Kultura, Gazteria eta Kirol Arloaren bitartez, areto bi egokitu ditu Torrezabal Kultur Etxean; batetik, helduen liburutegia (120 jarleku), eta bestetik, erakusketa-aretoa (52 jarleku), liburutegia betetzen danean edegitzen dana.