Galdakaoko udalak, datorren zapatuan, apirilak 14, zabalduko dau Torrezabal Kultur Etxeko Ikasketa gela, astelehenetik barikura, 08:30etik 20:30era, asteburuan, 09:00etatik 20:30era.
Ikasketa Gela hau uztailaren 1era arte egongo da zabalik.
Ordutegiok erabiltzaileen erabilera handiari erantzun gura deutsie. Izan be, azterketa garaia da goi-ikaskuntzetako ikasleentzat.
Galdakaoko Udalak, Kultura, Gazteria eta Kirol Arloaren bitartez, areto bi egokitu ditu Torrezabal Kultur Etxean; batetik, helduen liburutegia (120 jarleku), eta bestetik, erakusketa-aretoa (52 jarleku), liburutegia betetzen danean edegitzen dana.