Igo
  • 2018/05/08

III. Kaiola Festibalak maiatzaren 26an aurkeztuko du Torrezabalen Japoniako underground musikaren erreferentziazko taldea

III. Kaiola Festibalerako hogei egun falta direnean, Galdakao musika esperimentalaren erakustaldi honetarako gonbidatuta dauden talde bakoitzaren detaileak ezagutuz doa, nazioarteko egutegien bere tokia lortuta duen ekimena izanik.


Maiatzaren 26ko hitzordurako, Torrezabal Kultur Etxean, gonbidatutako taldeetako bat Otomo Yoshihide-k (Japonia) eta Chris Pitsiokos gazteak (Estatu Batuak) osatutako duoa egongo da. Lehenengoa Japongo underground musikaren instituzio bat da, benetako erreferente bat jazzaren munduan, inprobisazioan, objektuen manipulazioan, biniloak erabiliz, gitarraz eta hainbat elementurekin; hain zuzen ere, 70.eko urteetan Japonen hasi zen mugimenduko musikari handienetako bat da.


Lehenengo aldiz, New Yorken Chris Pitsiokos saxofonista gaztearekin zenbait klubetan jo ondoren, Europatik tour txiki bat egitea erabaki dute, leku selektoagoetan jotzeko, kasurako, Londresko Oto kafetegia, Galdakaon izango diren bezpean joko dutelarik.


OTOMO YOSHIHIDE & CHRIS PITSIOKOS


Otomo-k eta Chris-ek 2017ko irailean ezagutu zuten elkar Japonen, Sapporoko Artearen Nazioarteko Jaialdian. Bertan Otomo-k Chris gonbidatu zuen bakarrean aktuazio bat izateko, baita beste musikari batzuekin kolaborazio batzuk egiteko ere. Minutu gutxitan berehalako erlazioa sortu zen eta biek New Yorken jo zuten handik lasterrera. Elkarrekin egiten duten musikaren adierazgarria da, zaratan, inprobisazio librean eta jazzean oinarrituta duten interes komun zabala; zarata latzak, tinbrean oinarritutako inprobisazioa eta jazz librea, boladatan, batetik bestera pasatuz inolako esfortzurik gabe. Europan, astebeteko tour txiki batean, elkarrekin joko duten lehenengo aldia izango da. Plazer handia da gure festibalean izatea.