Igo
  • 2021/05/29

Igerilekuetara udaldi osoan joan ahal izateko abonoak asteartetik aurrera egongo dira erabilgarri

Elexaldeko kanpoko igerilekuak asteartean zabalduko dira, eta uda osoan egongo dira zabalik, lau hilabetez, irailaren 30a arte. Ordainketarako sistema berri bat jarriko da martxan aurten, gainera: uda osorako abonamendua. Galdakoztarrei igerilekuez gozatzeko aukera erraztea du helburu, eta, bide horretan, beharren eta egoera ekonomikoen araberako hobari sistema aurrerakoia ezarriko da.


Udan igerilekuez gozatzeko asmoa dutenei, abonamendua egitea gomendatzen die Udalak, azpiegiturak nahi adina eta askoz merkeago erabiltzeko aukera ematen baitu sistema berri horrek. Sarrerak banan bana erosten dituztenentzako prezioak, berriz, garestitu egingo dira.


Izan ere, orain arte, Galdakaoko igerilekuetara joateko inguruetako herrietakoetara joateko baino askoz gutxiago ordaindu behar izaten zen, eta horrek beste herrietako pertsonez bete ditu Galdakaoko igerilekuak. Hemendik aurrera, gainontzeko herrietako igerilekuen antzera ordaindu beharko dute Galdakaokoetara joateko ere. Igerilekuak erabiltzeko ohitura duten galdakoztarrek, berriz, uda osorako abonamendua egiten badute, askoz merkeago erabili ahalko dituzte azpiegiturak. Are gehiago premia duten herritarrek:


Hiru abonamendu mota daude eta honakoak dira oinarrizko salneurriak, hobaririk ezean:


✅ Familia abonamendua: 64,90 euro (lau hilabeteak)


✅ Banakako abonamendua: 46,90 euro (lau hilabeteak)


✅ Banakako abonamendua, 25 urtez azpikoentzat: 36,10 (lau hilabeteak)


Hobariak:


ℹ️ Pertsona bakarreko unitatea:


- Lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru-sarrera txikiagoa dutenek: % 70eko hobaria


- Gutxieneko soldata baino % 10 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: % 50eko hobaria


- Gutxieneko soldata baino % 10 eta % 20 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: % 20ko hobaria


ℹ️ Bi pertsonako unitatea:


- Gutxieneko soldata baino % 10 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: % 70eko hobaria


-  Gutxieneko soldata baino % 10 eta % 30 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: % 50eko hobaria


-  Gutxieneko soldata baino % 30 eta % 40 gehiago arteko diru-sarrera dutenek: % 20ko hobaria


ℹ️ Hiru pertsonako unitatea:


- Gutxieneko soldata baino % 70 gehiago arteko diru-sarrera dutenek:% 70eko hobaria


Abonamendu horiekin ekainaren 1etik irailaren 30era arte libre sartu ahalko da bai Elexaldeko igerilekuetara, eta baita Unkinako zein Urretakoetara ere (hala ere, kontuan izan azken bi horiek aldi batez itxita egoten direla uda aldean garbiketa lanetarako).


Abonatuak ez direnek 7,5 euro ordaindu beharko dute igerilekuetarako sarrera bakoitza, eta 4 eta 16 urte bitartekoek 5 euro.


Bestalde, Covid-19a dela eta, igerilekuen edukiera erdira jeitsiko da eta aldez aurretik egin beharko da erreserba. Aldagela eta dutxek % 35eko muga izango dute, eta igerilekuetan zein bertako egonlekuetan segurtasun distantziak mantendu beharko dira (distantziak mantentzeko beharrezko seinalizazioak egongo dira). Era berean, instalazioetan zehar ibiltzeko derrigorrezkoa izango da musukoaren erabilera.


Edukiera erdira mugatuko denez, bertan egoteko denbora ere mugatu egingo da, jende gehiagok izan dezan igerilekuez gozatzeko aukera. Hala, goizez ala arratsaldez soilik egon ahalko da igerilekuetan, eta erreserba egiterakoan aukeratu beharko da:


✅ Goizeko txanda: 11:00-15:15


✅ Arratsaldeko txanda: 15:45-20:00


Partzela mota ere aukeratu beharko da erreserba egiterakoan. Bi mota egongo dira:


✅ Belardiko partzelak (92 daude): 5, 3 eta 2 pertsonako partzelak daude.


✅ Igerian egiteko partzela: partzela indibiduala da, igerian egiteko helburu bakarrarekin doazen erabiltzaileentzat.


Erreserbak egiterakoan ere, abantailak izango dituzte abonatuek. Honela egin behar dira erreserbak:


✅ Abonatuak:


. Kiroldegietako harreretan (Elexalde, Urreta eta Unkina)


. Galdakaoko Udalaren webgunearen bitartez: http://www.galdakao.eus:8000/a2sportweb.galdakao/login.aspx?idioma=EU


. Astebete lehenago egin ahalko da erreserba, asko jota


Ez abonatuak:


. Kiroldegiko harreran


. 24 ordu lehenago egin ahalko da erreserba, asko jota


. Derrigorrezkoa izango da NANa