Igo
  • 2021/04/20

Ibon Garcia Jaiak, Gazteria eta Kirol zinegotziak dimisioa aurkeztu du

Ibon Garcia Galdakaoko Jaiak, Gazteria eta Kirol zinegotziak dimisioa aurkeztu du. Alkateak onartu egin du erabakia, eta beraz, kargua utzi du Garciak. Honakoa da erabakiaren berri emateko zinegotziak berak igorritako oharra:

"Gaur Galdakaoko zinegotzi bezala dimisioa eman dut aurreko asteburuan egun dauden neurri soziosanitarioak ez ditudalako bete. Egindako akatsaren ondorioz, alkateari jakinarazi diot kargua uzten dudala eta berak onartu egin du.

Ohar honen bitartez barkamena eskatzen dut. Bizi dugun egoerak jarrera arduratsua eskatzen du denon aldetik, batez ere kargu publikoen aldetik.

Eskerrak eman nahi dizkiet sei urteotan Galdakao hobetzeko proiektua nirekin partekatu duten guztiei. Milesker.

Ibon Garcia.

Galdakaon, 2021eko apirilaren 20an"