Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Ibilgailu elektrikoentzako hiru karga puntu jarriko ditu Galdakaoko Udalak; Lapurdiko aparkalekuan hasi dira lanak

Iraunkortasuna   2022/12/01

Auto elektrikoak kargatzeko guneak sortuko ditugu. Lehenengoa, Lapurdin ipiniko dugu”. Horixe dio Udal Gobernuak 100 neurri zehatzekin legealdirako osatu zuen Gobernu Planaren 31. puntuak. Bada, aurki beteko da agindua: Lapurdiko aparkalekuan hasi dira dagoeneko lanak, eta ondoren hasiko dira Iturrondokoak zein Unkinakoak. Datorren urte hasieran martxan egongo dira karga elektrikorako hiru puntuak.

  • Lapurdiko parking publikoan 5 leku egokituko dira karga puntu gisa: 4 kargadore erdi-azkarrak izango dira, eta beste bat azkarra
  • Udaletxe ondoan dagoen Iturrondoko parking publikoan 3 leku jarriko dira kargarako: 2 erdi-azkarrak, eta 1 azkarra
  • Unkinako parking publikoan 5 leku egokituko dira karga lekurako: 4 kargadore erdi-azkarrak izango dira, eta 1 azkarra

Iberdrolak du zerbitzua emateko kontratua eta beraz, hori izango da makinak ustiatuko dituena. Udalak lur publikoa utziko du horretarako, eta trukean, enpresak kanon bat ordainduko dio urtero Udalari erabileragatik. 

Galdakaoko Udalak jakinarazten du klima aldaketari aurre egiteko, eta horretarako besteak beste CO2 isurketak gutxitzeko helburuz, bere eskuetan dauden askotariko neurriak hartzen jarraituko duela.