Igo
  • 2019/03/22

Ibaizabaleko ibaiertzean hondakinak kentzeko eguna martxoaren 23a izango da eta herritarrek parte hartzeko zabalik dago

Datorren larunbatean, martxoak 23, 11:00etan, Puentelatorre parean, Ibaizabaleko ertzetan hondakinak kentzeko eguna izango da. Jarduera hau hasiera batean urtarrilaren 26rako aurreikusita zegoen baina eguraldi txarra tarteko geroratu zen.


Ibaiertz horretan aurretik egindako ekintzen jarraipena da eta Galdakao udalak, Udaltalde 21ek eta Brigdestone enpresak bultzatzen dute. Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak diruz lagunduta dago.


Herritarrentzat zabalik dagoen ekintza honetan parte hartzeko, izena emateko epea zabaldu da martxoaren 21era arte, 946 712699 telefonoan eta posta elektroniko bidez (info@udaltalde21.eus.)


Ekintzaren aurkezpenean nabarmendu zenez, "jendearentzat zabalik dagoen ekimen hau Udalaren eta Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal-en artean sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorioa da, horrela Nerbioi Ibaizabal eskualdeko jasangarritasun arloan dinamizatu, informatu, parte hartu, kontsultatu eta aholku emateko helburuarekin,", azpimarratu zuen Fernando Izagirre alkateordeak. Aurkezpen horretan ondokoak ere egon ziren: Ruben Seoane, Jasangarritasun arloko zinegotzia, Aitor La Fuente, Basauriko Briggestone pabiloiko Ingurumeneko arduraduna, eta Udaltalde 21en ordezkaritzan, Ainhoa Etxezarreta.


Ruben Seoane, Jasangarritasun arloko zinegotziak, prentsaurrekoan ondokoa azaldu duenez, Nerbioi Ibaizabal Eskualdeko Tokiko Agenda 21en Ekintza Planaren barruan, hala nola Galdakaoko udalaren Tokiko Agenda 21en Ekintza Planean, espazioaren balioak arriskuan jartzen ez dituen mugikortasunarekin lurraldearen eta naturaren kudeaketa sustatzeko ildo estrategikoa dago.


Seoanek gaineratu du horrela herritarren beharrizanak bete nahi direla, ekologia, paisaia eta hiriko paisaiaren aldetik interesgarritzat jotzen diren zonak eta elementuak zaindu, berreskuratu eta balioan jartze aldera. Galdakaon, guztira 9,14 hondakin tona kendu dira ibaiertzetatik:


. 5,34 Tn. obra-hondakinak dira


. 3,40 Tn tamaina handikoak dira


. 0,30 Tn bestelako hondakinak dira, pneumatikoak, ekipo elektronikoak e.a.


Ainhoa Etxezarreta andreak komentatu duenez, hondakinak kentzeak ingurumen aldetik zein bizidunentzat hobekuntza argia dakar berekin: gizakiak erreka eta errekasto ertzetan  eragindako presio negatiboa txikituz. Jaso diren hondakinen tipologiaren, neurriaren eta lekuaren arabera, ondoriozta daiteke kendu diren hondakinen %80a gizakiak botatakoak direla eta gainerako %20a euriteen ondorioz iritsitakoak direla".


Bestalde, Aitor La Fuente jaunak gogoratu du 2017an Basauriko enpresan  egin zen ekintza, URA agentziarekin lankidetzan antzeko jardunaldia eginez. Bertan gure langileek, seme-alabek lagunduta, 24 zuhaitz eta 60 zuhaixka landatu zituztela Ibaizabaleko ertzetan.


Aitor La Fuente jaunaren esanetan, ekintza garrantzitsu hauek Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren aldetik dugun politikaren parte dira. Halako ekimenek garapen jasangarria bultzatzeak duen garrantziaz kontzientziatzeko balio dute eta, lehenengo urratsa da helburu hori gure inguru hurbilenean gauzatzea da, bioaniztasuna gordez.