Galdakaoko udal kiroldegiek ikasturte honetan eskaintzen dituzten ikastaroetan izena emateko epea zabaldu berri da. 2019-2020ko denboraldi honetarako 90 ikastaro (51 uretakoak eta 39 lurrekoak) eta 1907 plaza eskaini dira. Urrian hasiko diren ikastaro berriak honakoak dira: PILATES/BIZKAR OSASUNTSUA, HIIT/TRIX, BODY FIGHT, AQUAHIIT, IGERIKETA OSASUNA ETA AQUAFITNESS.
2018-2019 denboraldian, batez beste, 1282 pertsona inskribatu ziren urritik ekainera. Bestalde, joan den denboraldian, jende gehien urrian inskribatu zen, 1440 pertsona, eta gutxien, ekainean, 984. 2018-2019 denboraldi berean, inskribatuen %70 emakumezkoak izan ziren eta %30 gizonezkoak.
Aurreinskripzioak zabalik egongo dira irailaren 15era arte, igandea. Aurreinskripzioak kiroldegietako atezaintzan zein on-line egin daitezke. Era berean, ordainketak helbideratu daitezke, horrela ikastaroetan "automatikoki" berrituko litzatekeelarik. Bestalde, aukera-berdintasunaren printzipioa mantenduko da, ezarritako datetan egindako lehenengo zein azken aurreinskripzioa, irailaren 18an, behar izanez gero, egingo litzatekeen plazen zozketan denak batera sartuko liratekeelarik.
TAKILAKO ORDUTEGIA:
Aurreinskripzioetarako
> Unkinako udal kiroldegia
Goizez.....................................................................................9:30etik 13:00etara
Arratsaldez...............................................................................15:30etik 21:30era
> Urretako udal kiroldegia..........................................................8:30etik 21:30era