Igo
  • 2022/06/30

Ia erabateko adostasunarekin onartu dira ekaineko udalbatzarreko puntuak

Arina izan da ekaineko osoko bilkura, ez du eztabaida sutsurik eragin, eta aho batez onartu dira ia proposamen guztiak. Honakoak dira hartu diren erabakiak:

  • Araudiari jarraituz, Udaleko talde politikoei 2021ean emandako dirulaguntzen justifikazioa onartu da, aho batez.
  • Bengoetxeko jaiak bertako auzo elkarteak antolatu ordez Bengoetxeko Jai Batzordeak antolatuko dituela eta, hartarako dirulaguntza jai batzordeari ematea onartu da. Aldi berean, ‘Kulturan Galdetu’ elkartearen izena aldatzea onartu da, hemendik aurrera ‘Urretaldea Jai Batzordea Elkartea-San Juan Bizirik dirau’ izan dadin. Aho batez onartu dira aldaketak.
  • 2021eko ekitaldiko Kontu Orokorra behin betiko onartu da. Bilkuran egon diren EAJren 5 zinegotziak abstenitu egin dira eta gainontzeko 15 ordezkariek (EH Bilduko 6ak, Auzoakeko 3ak, Usansolo Herriako 2ak, PSE-EEko 2ak, Podemoseko ordezkaria, eta atxiki gabekoa) aldeko botoa eman dute.
  • Batez ere gazteen emantzipazioa erraztuko duten 60 zuzkidura bizitoki eraikitzeko proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko kontratuaren adjudikazioa onartu da, aho batez.