Igo
  • 2019/11/08

Hurrengo Euskaraldia prestatzeko batzar irekia egingo da asteartean

Asteartean, azaroak 12, 18:00etan, 2020ko Euskaraldia prestatzen hasteko batzarra egingo da Gandasegin.


Aurkezpen batzarra urriaren 29an egin zen, eta Galdakaok eman du jada izena datorren Euskaraldian. Horri begirako herri batzordea osatzea da hurrengo pausoa, eta asteartean egingo da hartarako batzarra Gandasegi eskolan. Erronka berriak dakartza 2020ko Euskaraldiak; abididez, oraingoan erakunde eta enpresetan eragitea izango da helburuetako bat.


Antolaketa lanetan parte hartzeko astearteko bilerara joateko deia egin dute sustatzaileek. Galdakaoko Udalak bat egiten du deialdi horrekin.