Igo
  • 2021/01/05

Hondatuta dauden hainbat gunetan asfaltatzeak egingo ditu Udalak

Urtetan konponketarik izan ez dutenez erabat hondatuta dauden hainbat gune konponduko ditu Galdakaoko Udalak, hartarako 300.000 euroko inbertsioa eginda. Hiriguneak eta landa eremuak izango ditu jomuga ekinbideak.


Hiriguneari dagokionez, Aperribai, Lapurdi, Juan Bautista Uriarte, Bizkai, Zamakoa, Urreta, Zabalea eta Sista Barrenetxea konponduko dira. 5.000 m2 asfaltatuko dira, 200.000 euroko aurrekontua duten lanen bidez.


Landa eremuei dagokienez, Olabarri, Katalangane eta Erlotxuetan 3.000 m2 konponduko dira eta 100.000 euroko inbertsioa beharko du horrek.


Hauek dira, zehazki, konponduko diren guneak:


1- Olabarri: 1.200 m2 asfaltatze.


2- Katalangale: 1.200 m2.


3- Erlotxueta: 600 m2.


4- Aperribai Zaharra: 50 m2.


5- Lapurdi eta Juan Bautista Uriarte: 50 m2.


6- Bizkai: 50 m2.


7- Zamakoa: 50 m2.


8- Urretako oinzkoentzako igarobidea.


9- Zabalea: 400 m2.


10- Bizkai eta Muguru aldea: 1.100 m2.


11- Sixta Barrenetxea: 3.000 m2.



MAPA IKUSI (PDF) 👇

MAPA_AsfaltatzeLanak-TrabajosdeAsfaltado.pdf