Igo
  • 2021/10/19

Hondakinak batzeko lurrazpiko sistema bihar ipiniko da martxan Frai Ignazio kalean

Lanak amaitu ondoren, bihartik aurrera egongo da martxan zaborrak biltzeko sistema berria Frai Ignazio kalean: ohiko edukiontzien ordez, lurrazpian batuko dira hondakinak, sistema neumatikoaren bidez. Garbitasunean irabaziko du kaleak horrela, leku gehiago egongo da espaloietan, eta zabor bilketan aritzen diren kamioien joan-etorriak saihestuko dira.
Gaikako bilketako buzoi diferenteak egongo dira Fray Ignazio kaleko hiru gunetan: papera eta kartoia botatzeko konporta urdina dutenak; pastikozko, metalezko eta brik moduko ontzi arinak biltzeko ate horidunak; hondakin organikorako marroiak; birziklatu ezin diren hondakinak botatzeko grisak; eta dendei begira ate handiagoa zabaltzeko aukera duen buzoi mistoa. Organikoaren atea zabaltzeko txartela eskatu behar da eta dendariek aho mistoko aho handia zabaldu ahal izateko, giltza. Eskaera horiek Esan-en egin behar dira, aurrez hitzordua hartuta (94 401 05 00).
Bide horretan aurrera jarraitzeko asmoa du Udalak eta datorren urtean Bernart Etxepare eta Bizkai kale arteko gunean ezarriko du sistema, lau buzoi ipinita.