Igo
  • 2020/06/18

Hondakin organikorako poltsak doan banatzen ari da berriz Galdakaoko Udala Esan-en, aurrez hitzordua eskatuta

Zabor organikoa bosgarren edukiontzira edo edukiontzi marroira botatzeko poltsak berriz banatzen ari da Galdakaoko Udala, doan. Covid-19aren eraginez Esan bulegoan aurrez aurreko arreta eten aurretik ematen zen zerbitzua berreskuratu da horrela.


Poltsa horiek jasotzeko, ESAN Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegora deitu behar da aurrez, eskaera egiteko (944010500). Bertan, eskaera erregistratuko da eta jasotzeko ordutegien berri emango da (astelehenetan eta ostegunetan 14:00etatik 14:30era eta asteazkenetan 7:30etik 8:00etara; Usansoloko Txapelenan ere asteazkenetan banatuko dira poltsak, 13:00etatik 13:30era).


Lan arrazoiengatik edo salbuespenezko arrazoiengatik ezin bada egun horietan bulegoetatik pasatu, ordu eta egun bat zehaztu beharko da poltsak jasotzeko. Bertaratzen diren pertsonak aurrez erregistratuta egon beharko dira eskaeren zerrendan, telefono bidezko eskaeretatik abiatuta.


Galdakaoko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die ondo birziklatzearen garrantzia, eta herritarrei arreta emateko bulegoetan sartzeko ezarritako osasun neurriak bete behar direla: maskara derrigor erabiltzea eta bi metroko segurtasun distantzia mantentzea.