Igo
  • 2019/03/25

Hogei pertsonak parte hartu dabe Ibaizabaleko hondakinak kentzeko joan dan zapatuan boluntarioakaz egin dan ekimenean

Hogei bat pertsonak parte hartu dabe joan dan zapatuan Ibaizabal ertzeko hondakinak kentzeko boluntarioen eguenan, Galdakaoko udalak, Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal eta Bridgestone enpresagaz batera bultzatutako ekimenean.


Hondakinak kentzeko zereginetan hasi aurretik, laguntza teknikoaren arduradunek azalpen bat emon eben sarrera gisa, jarduera honen ezaugarriez eta metodologiaz, eta inguru horrek daukazan balioei buruz. Ondoren, zonak eta taldeak banatu ziran. Momentu horretan, Bridgestoneko ordezkariak bisera urdin bana emon eutsien parte-hartzaileei.


Pentelatorretik hur egozan inguruak izan ziren errazenak. Hondakin mota desbardinak jaso ziran: plastiko asko, erropa, zapatak, kable elektrikoko roiloa, metal oxidatuak, gehienak etxe-tresna elektrikoenak, irratia, egur-ebakinak e.a.


Jardunaldia amaitu ondoren, taldea barriro alkartu zan topaleku batean jasotako hondakinakaz eta familiako argazkia atera zan. Ekimenari amaiera emoteko, Udaltaldek opari bat eta inguru horrek daukazan balioei eta bertan aurkitu geinkezan espeziei buruzko triptikoa emon jaken.


Inguru zehatza batzuek ingurumen aldetik hobekuntza izateaz gain, jarduera honek informazioa, sentsibilizazioa eta parte-hartzea be badauka. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza dauka.