Igo
  • 2019/10/03

Hiru irteera galdakoztarren tradizioetatik Ondare Jardunaldien barruan

Urrian hiru irteera antolatuko dira Aldundiak Bizkaiko lurralde osoan antolatutako Ondare Jardunaldien barruan.


Programa osoa hemen ikusi (Galdakaon egingo diren ekintzen programa osoa albiste honen amaieran)


Jarduera baten izenburua "Gailurren eta perretxikoen artean" izango da. Ekimen honetan kirolari, jolasei eta joko tradizionalei lotutako ondarea aurkeztuko da, mikologian eta mendizaletasunean azpimarra eginez. Hasieran gogoraraziko dira Kurtzeko Plazan egon ziren aisialdiari lotutako azpiegiturak, Sociedad Micológica Recreativa Peña Santa Cruz eta Ganguren Mendi Taldearen egoitzak bisitatuko ditugu, elkarte horiek bakoitzak bere eremuan egindako ekarpenak ezagutu ahal izateko. Ibilbidea Zugatzun amaituko da, beste kirol espezialitate batzuen sorrera eta mugarriak gogora ekarriz.


Irteerak Urriaren 12an (gaztelaniaz) eta 19an (euskaraz), biak ere larunbatean, izango dira, 11:00etatik 13:30era. Elkargunea Udaletxea bera izango da.


Informazioa eta erreserbak: 944 010 528 - amadariaga@galdakao.net


Plaza mugatuak.


Beste ibilbide bat Euskal Herriaren nortasunaren ikur diren musikari eta dantzari buruzkoa izango da. Musikako kioskoan hasiko gara Dinamitako Banda ohoragarria eta bere zuzendaria Maximo Moreno oroituz. Ondoren, Santa Maria parrokiako abesbatza ezagutuko dugu, bertan Belen Madariagak kantatuko digularik.



Urriaren 5ean (gaztelaniaz) eta 26an (euskaraz), biak ere larunbatetan, 11:00etatik 13:30era.


Informazioa eta erreserbak: 944 010 528 - amadariaga@galdakao.net


Azken jardueraren izenburua "Erromeriara goaz" izango da. Hasiko gara Kristo Zamakonako ermita gogora ekarriz, bertan gure zaindari-jaiak sortu zirelako. Ondoren, joan den mendera arte kalera ateratzen ziren Aste Santuko prozesioak bisitatuko ditugu parrokian. Asentzio Bekeako ermitara joango gara auzo kuttun horretako erromeria ezagutzeko. Eta, azkenean, Arteta auzora joko dugu, San Anton Txikerra ermita berriztatua bisitatzeko eta horko bista ederrak ikusteko. Ondoren, udaletxera itzuliko gara.


Irteerak urriaren 6an (gaztelaniaz) eta 13an (euskaraz) izango da, 11:00etatik 14:00etara.


Antolatzailea Galdakaoko Udala.


Informazioa eta erreserbak: 944 010 528 - amadariaga@galdakao.net


Plaza mugatuak. Elkargunea Udaletxean izango da.


--------------------------------------------------------------------------


Galdakao-n egingo diren ekintzen informazio osoa 👇

Ondarea_Plazara_2019_Galdakao.pdf