Igo
  • 2022/01/18

Hilaren 27an zabalduko du matrikulatzeko epea Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoak

Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoak (HHIP) hurrengo asteko ostegunean zabalduko du matrikulaziorako epea, urtarrilaren 27an, eta otsailaren 4era bitarte egongo da zabalik. 

Alfabetatzea landuko da bertan, DBHko eskola graduatua, kultur gaiak, nazionalitatea eskuratzeko probak, goi zikloetarako sarbide probak, gaztelania etorkinentzat, euskara, informatika, ingelesa eta frantsesa.

Galdakaoko helduen heziketarako aukerei buruzko informazio gehiago https://epagaldakao.com/ web gunean edota 944566098 edo 688810808 telefonoetan eskuratu daiteke.