Igo
  • 2021/06/01

Hezkuntza eta Euskara arloak marrazki eta Booktuber lehiaketako sariak banatu ditu

Galdakaoko Udaleko Hezkuntza eta Euskara arloak, urtero bezala, marrazki eta Booktuber lehiaketako sariak banatu ditu Torrezabal Kultur Etxean lehenengo eta bigarren zikloko ikasleei.

Udalak Bengoetxe BHI, Elexalde BHI eta Eguzkibegi Ikastolako ikastetxeekin elkarlanean antolatutako bi lehiaketa dira.

Marrazketa lehiaketaren kasuan, aurkeztutako lanek, gainera, bigarren hezkuntzako ikasleen artean urtero banatzen den eskola-agendaren azala eta barruko orrialdeak ilustratzeko balioko dute. Guztira 8 sari banatu dira, bat udal-mailako ziklo bakoitzeko irabazle nagusiari, eta sari bat ikastetxe eta ziklo bakoitzeko.

Bestalde, sormena, teknologia berriak eta irakurzaletasuna uztartzen dituen Booktuber lehiaketak, gure udalerrian duela sei urtetik ospatzen denak, kalitate jauzi berri bat izan du sorkuntzetan. Marrazketa lehiaketan bezala, bi sari nagusi banatu dira, eta ikastetxe eta ziklo bakoitzeko beste bat, 8 guztira.

Udalak eta irakaskuntza zentroek oso positiboki baloratzen dituzte ekimen horiek, eta ikasleek eta irakasleek horiek aurrera eramateko egindako lana eta inplikazioa eskertu eta aitortu dute.