Igo
  • 2019/10/17

Herritarren zerbitzuak hobetzeko helburuz, aldundiarekin bilduko dira gaur Galdakaoko alkatea eta alkateordea

Galdakoztarren bizi kalitatea hobetuko duten neurrien bila, Bilbora joango dira gaur Iņigo Hernando Galdakaoko alkatea eta Mari Paz Losada alkateorde eta Mugikortasunerako eta Garraio zinegotzia. Konpondu beharreko zenbait korapilo askatzeko helburuz, batzarra eskatu zion alkateak Bizkaiko Foru Aldundiari, eta eskaera aintzat hartu du aldundiak. Vidal Martinez Garraio eta Mugikortasunerako foru zuzendaria gaur bilduko da Galdakaoko bi ordezkari nagusiekin.


Konponbide zain denbora gehiegi daramaten gaiak mahaigaineratuko dituzte alkateak eta alkateordeak, eta galdakoztarrei egunerokoa erraztuko dien zerbitzuak martxan jartzeko proposamen zehatzak egingo dizkiote Bizkaiko Foru Aldundiari; "lanzadera" gisa ezagutzen den metrorako autobus zerbitzu bereziari irtenbidea emango liokeen proposamena eta markesinei buruzkoa egingo dizkiote, besteak beste. Metroaren etorkizuna ere hartuko dute hizpide.


Bizkaiko Foru Aldundiak galdakoztarren beharrak asetzeko prestutasuna izango duen esperantza du Galdakaoko Udalak, eta hartara, bi instituzioen elkarlanari esker, egun gabezia handiak dituzten zerbitzuak hobetzea lortuko dela.