Igo
  • 2019/07/23

Herritarrek jaietako pregoilaria aukeratzeko prozesuan 365 erantzun jaso dira

Datozen jaiei hasiera emango dien pregoilariaren hautaketa prozesuaren bigarren faseari hasiera emango zaio. Lehenengo fasean, guztira 365 erantzun jaso dira.



Behin betiko emaitza abuztuaren 7ean jakingo da.



Hasiera batean, herritarrei konbidau jaken, udalaren web-orriaren bidez, modu orokorrean ekarpenak egiteko eta, aldi berean, Batzordearen proposamenak jaso ziran. Guztien artean, lehenengo fase horretan bost bozkatuenak aukeratu ostean, orain, herritarren botoen bidez, zuzenean aukeratzeko unea zan,



Behin betiko proposamenak, nondik etozan zehaztuz (Jai Batzordearena, herritarrena web-orrian bidez edo biena, ondokoak dira:




  • Mozoilo Irratia (Herritarren proposamena) - Galdakaoko komunikabidea

  • Pentsionistak (Jai Batzordearen proposamena) - Galdakaoko jubilatu eta pentsionisten elkartea

  • Zuriņe Garcia, Andra Mariko sukaldaria (Herritarren eta Jai Batzordeko proposamena) - Andra Mari jatetxeko sukaldaria

  • Igor Anton (Herritarren proposamena) - Txirrindularia

  • Jon Llaguno (Herritarren proposamena) - Igerilekuetako soroslea eta monitorea


Proposamen bozkatuena izango da aukeratuko dana. Baina, bozkatuen hori alkarte bat ez balitz, eta persona bat bada, parekotasuna bermatuko da, eta pregoilari gizonezkoa edo emakumezkoa eta, bere kasuan, suziri-jaurtitzaile emakumezkoa edo gizonezkoa izango doguz.