Igo
  • 2021/09/24

Herriko gimnasio eta kirol zentroetan erabiltzeko 10.000 “Bono K” salgai, astelehenetik aurrera

Galdakaoko Udalak, Galdakao Dendari Elkartearekin lankidetzan, 10.000 bonu jarriko ditu zirkulazioan datorren astelehenetik aurrera, irailaren 27tik aurrera, gure udalerriko kirol zentroetan osasuna eta kirola sustatzeko.


Guztira, "BONO K" deituriko 10.000 bonu jaulkiko dira 20 euroko prezioan, baina 30 euroko balioa izango dute kanpainarekin bat egiten duten zentroetan trukatzean. Beraz, kanpaina honetarako 100.000 euro inbertituko ditu Udalak.


Pertsona bakoitzak 12 bonu erosi ahal izango ditu gehienez, pertsonalak izango dira eta urte honetan erabili ahal izango dira. Beraz, 12 bonuak erosten dituen pertsona batek 120 euro aurreztu ditzake bere gimnasioan edo kirol-zentroan.


Bonuak 2021eko abendurarte entregatu beharko dira aukeratutako zentroan.


Orain arte, hauek dira kanpainari atxikitako zentroak, baina datozen egunetan zerrenda hau zabaltzea espero da:


- Oreka fitness (Iturritxu Kalea, 2, Usansolo)


- Centro Elexalde (Etxeburu kalea, 4, behea)


- Club deportivo Ukabilka (Juan Sebastián Elkano kalea, 6)


Bonuak erosi ahal izango dira irailaren 27tik agortu arte, Dendari Elkartearen bulegoetan, Muguru plaza z/g helbidean (astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara, eta astearteetan, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara), eta Usansolon, Oletxe kaleko 19an (ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara).


Atxikitako zentroei buruzko informazioa kontsulta daiteke Dendari Elkartearen bulegoetan edo www.gudendari.eus webgunean.