Igo
  • 2018/06/04

Hego Uribe eskualdeak euskeraren kultur-agenda zabala eskeintzen deusku ekainerako

Ekainari begira, Berbalagun egitasmoak Hego Uribe eskualdean sortzen dan euskerazko eskaintzaren berri emoten dauen kultur-agenda atera dau. Berbalagun, euskeraren erabilera bultzatu eta indartu nahian Galdakaoko Udalak, Udal Euskaltegiak, AEK euskaltegiak, herriko hainbat alkarte eta erakundek bultzatutako egitasmoa da.


Hego Uribeko euskeraren agenda honegaz eskualdean euskeraz bizitzeko egiten diran proposamen desbardin guztiak programa bakarrean batu gura dira, herritarron artean euskeraren ezagutza eta erabilera bultzatzeko.


Programa kontsultau nahi badozu: www.galdakao.eus