Igo
  • 2020/03/13

Haur parkeak, komun publikoak eta Pontzi Zabalako igogailua ere ixtea erabaki du udalak

Galdakaoko Udalak herriko haur parkeak itxi egin ditu, Coronavirusa hedatu dadila oztopatzeko neurri gisa. Haurrak eskolarik gabe dauden honetan, ez luke zentzurik haur horiek parkeetan pilatzea, eta hainbat izan dira parkeak itxi daitezela eskatu duten gurasoak.


Muguruko komunak ere ixtea erabaki da, eta baita Pontzi Zabalako igogailua ere. Guztia helburu berarekin: kutsatzeak saihestea.