Igo
  • 2022/09/09

Hasi dira Santakurtzak Galdakaon, bederatzi eguneko egitarau oparoarekin

Bi urte luzeren ostean arratsaldeko zortzietan festa lehertu da Galdakaon, Vidal Salcedok pregoia bota eta Iraide Arraibik txupinazoa jaurti ostean. 

Ekitaldiak, baina, bi ordu lehenago hasi dira; izan ere, Iñigo Hernando alkateak harrera egin die bai pregoilariari eta baita txupinerari ere. Osoko bilkuren aretoan egindako ekitaldian udaleko zinegotziak eta eragile ezberdinen ordezkariak egon dira. 

Arratsaldeko zortzietan, udaletxeko balkoira atera dira Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi. Balkoipea jendez lepo egon dela, elkar zaintzarako eta laguntasunerako aldarria egin du Vidalek eta eraso bako jaiak aldarrikatu ditu Iraidek.

Galdakaoko Udalak jai onak opa dizkie galdakoztarrei eta gogoratu nahi die Galdakaon ez dela inolako erasorik onartuko.