Igo
  • 2019/11/19

Harrera eta hileta zibilak egiteko aukera zabaldu du Galdakaoko Udalak

Galdakaok martxan jarri du harrera eta hileta zibilak egiteko zerbitzua. Hileta zibilak eta jaio berrien harrerak egiteko espazioa herritarren esku utziko du udalak. Udaletxeko bilkuren aretoa bera eta Torrezabal kultur etxeko areto nagusia jarriko ditu erabilgarri, honako ordutegietan:


Udaletxeko osoko bilkuren aretoa: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 14:00etara.


✅ Torrezabal kultur etxeko areto nagusia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta larunbat eta igandeetan 09:00etatik 13:00etara.