Igo
  • 2021/06/17

Hainbat gunetan asfaltatze lanak hasi ditu Udalak

Galdakaoko Udala udalerrian hondatuta dauden hainbat bide asfaltatzeko lanekin hasi da, eta aste batzuen buruan lanak amaituta egotea espero da.


Konponketa horiek egiteko 300.000 euroko inbertsioa egin da guztira, eta horietatik heren bat Olabarri, Erlotxueta eta Katalanganeko landa-eremuei dagokie. Hain zuzen ere, azken auzo horretan egin da lehen jarduera: asfaltatze lanak amaitu dira, dagoeneko, 1.200 metro koadro inguruko azaleran. Aste honetan egin dira lan horiek.


Olabarrin, lurra egokitzeko lanak egin dituzte egunotan, eta bihar espero da asfaltoa botatzea. Beranduenez, Olabarriko lanak asteartean amaitzea aurreikusten da.


Erlotxuetan, berriz, datorren astean egingo dira lanak. Erritmoa eguraldiak baldintzatuta egongo da, baina, ezustekorik ezean, datorren astean hasi eta amaituko dira.


Datorren astean hasiko dira hiriguneko lau gune asfaltatzeko lanak ere: Lapurdi kalea eta Juan Bautista Uriarte arteko eremua, Zamakoa, Zabalea eta Muguru eta Bizkai kaleen arteko gunea. Lan horiek 10 egun inguru iraungo dute, betiere meteorologiaren arabera.


Guztira 11 zonalde hartzen dituen asfaltatze proiektu honen gainerako eremuei dagokienez, Sixta Barrenetxea kalea eta Urretako oinezkoen pasabidea uztailaren 5etik aurrera jorratuko dira, eta Bizkai kalean eta Aperribai zaharrean aurreikusita zeuden zati txikiak hurrengo faserako utziko dira. Bizkai kalearen kasuan kale osoa egokitzea erabaki delako, eta Aperribai Zaharrean ere eremu askoz handiago bat konponduko delako.


Hauek dira asfaltatze proiektuan aurreikusitako eremuak eta azalerak:


1-Olabarri: 1.200 m2 asfaltatze.


2-Katalangale: 1.200 m2.


3-Erlotxueta: 600 m2.


4-Lapurdi eta Juan Bautista Uriarte: 50 m2.


5-Zamakoa: 50 m2.


6-Urretako oinzkoentzako igarobidea.


7-Zabalea: 400 m2.


8-Bizkai eta Muguru aldea: 1.100 m2


9-Sixta Barrenetxea: 3.000 m2.


MAPA IKUSI (PDF)





MAPA Asfaltatze Lanak (PDF)