Igo
  • 2021/11/23

Hainbat ekitaldi prestatu ditu Galdakaoko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira

Urteroko ohiturari jarraituta Galdakaoko Udalak Bagabiz Euskara Elkartearekin, AEKrekin eta Berbalagunekin batera, hainbat ekitaldi prestatu ditu Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan. Eguna bera abenduaren 3an bada ere, ekitaldiak bi astez luzatuko dira, asteburu honetan hasita.
Hauxe da Udalak proposatu duen egitaraua:
▶️ Azaroaren 27an, larunbatean, Bizkaiko bertsolari txapelketaren bigarren finalaurrekoa. Urreta kiroldegian izango da arratsaldeko bostetatik aurrera eta bertan arituko dira Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Etxahun Lekue, Josune Aramendi, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia bertsolariak. Ekitaldirako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke eta agortzen ez badira, egunean bertan salgai izango dira kiroldegian.
▶️ Abenduaren 2an, ostegunean, Julen Gabiriaren Han goitik itsasoa ikusten da liburuaren irakurketa jarraitua udaletxeko areto nagusian. Parte hartzeko, idatzi hezkuntza-euskara@galdakao.eus helbidera.
▶️ Abenduaren 3an, ostiralean, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala irakurriko da udaletxeko areto nagusian. 19:00etan, Zorionak Barry Barrez bakarrizketa eskainiko du Barry Manleyk Usansolon.
Mugurun hasi eta Torrezabalen bukatu, Galdakao kantari ibiliko da 19:30etatik 21:00etara.
20:00etatik 22:00etara, aldiz, Ostikda Elektrotxaranga izango da kalez kale. Eta gaueko 21:00etan, Oxabiren itzulera kontzertua Torrezabal Kultur Etxean. Sarrerak gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango dira eskuragai galdakao.sacatuentrada.es-en.
▶️ Abenduaren 9an, ostegunean, goizeko 10:00etan, Berbodromoa egingo da Torrezabal Kultur Etxean.
▶️ Eta azkenik, abenduaren 10ean, ostiralean, 19:00etan Oihan Vegak Euskañolitis bakarrizketa eskainiko du.