Igo
  • 2018/11/15

Gurasolagun kanpaina barriro abiatzen da Galdakaon, senideen artean euskara bultzatzeko helburuagaz

Gurasolagun kanpainaren ikasturte honetako lehenengo tailerra azaroaren 23an egingo da. Berbalagun proiektuaren aldaera honek euskara senideen arteko harremanetan bultzatzea dau helburu.


Era berean, interesatu guztientzat, abenduaren 10ean, kanpainaren aurkezpena egingo da (17:30ean, Gandasegin), ikasturte honetan martxan dagoen taldearen barri emoteko eta planteatzen diran zalantzak argitzeko.


Familia dogu sustatzaile garrantzitsuena hizkuntzen transmisinoan; eskolaren, komunikabideen eta asialdiaren ganetik. Horregaitik, euskeraren nomalizazino prozesuan, garrantzi handia emon behar deutsagu familiaren ahozko transmisinoari. Gurasolagun proiektuak bere ekarpen txikia ipini gura dau prozesu horretan.


Halanda ze, ondokoa proposatzen da:


Jarduerak antolatzen dabezan taldeak:


Talde honeetan ikasleen eta gurasoen arteko hartu-emonak dinamizatzen dira. Horretarako, jarduerak antolatuko dira, esaterako, eskulanak, ipuin-kontalariak edo tailerrak, protagonista sentidu eta gogaitu ez daitezan.


Ekintzak familiek antolatu behar dituzte, eurek adostutako maiztasunean. Normalean, hilabetean behin egiten dira, hortaz, familia bakoitzari urtean behin tokatuko litzaioke zerbait prestatzea


Patiolagun:


Gurasoen inplikazioa hilabetean behin ekintza bat egiteko adinekoa ez balitz, patiolagun izan daiteke aukera egingarriagoa. Hemen umea ez da ardatza, umearen zain edo umearen bila patioan gauden ordu horietan gurasoen arteko harremanak euskaraz izatea da helburua. Zertarako? Umeek ikusteko gurasoen arteko harremanak ere euskaraz izaten direla. Maiztasuna asterokoa izan ohi da.