Igo
  • 2021/02/11

Gune gorritik atera da Galdakao: eskola kirola zein taldekakoa baimenduta egongo dira berriro, astelehenetik aurrera

Covid-19 kasuen inzidentzia tasa metatua 500etik jeitsita, gune gorritik atera da Galdakao. Beherako tendentzia baten ondoren, 417,05ekoa da inzidentzia tasa gaur, ostegunarekin. Hortaz, bihartik aurrera, bertan behera geratuko dira gune gorrian egoteak dakartzan murrizketa bereziak Galdakaon: Eskola kirolari eta federatuari ekin ahalko zaio berriro, eta taldekako kirola egin ahalko da.


Asteazkenean jeitsi zen inzidentzia tasa 500eko mugatik, baina neurrien berrikuspena astelehen eta ostegunetan egiten dira astero, hurrengo egunean gauzatzeko. Gaur egin da berrikusketa, eta Galdakao positibo tasaren mugatik behera dagoela egiaztatuta, aldatuko dira neurriak: astelehenetik aurrera martxan jarri ahalko da eskola kirola eta taldekako kirola egin ahalko da, beti ere gehienez sei pertsonako muga errespetatuta.


Larunbatetik aurrera kirol guneen alokairua normaltasunera bueltatuko da ere.


Koronabirus kasuen gorakada handi baten ostean, beherako tendentzia argia ezarri da Galdakaon. Tendentzia horri eusteko babes neurriak bereziki zaintzeko deia egiten die Udalak herritarrei; norbere buruak zein ingurukoenak guztien artean zaintzeko deia. Izan ere, elkar zaintzarekin soilik gainditu ahalko dugu gehiegi luzatzen ari den egoera zail hau.


Elkarrekin lortuko dugu!