Igo
  • 2021/01/25

Gune gorrian sartu da Galdakao: bihartik aurrera taberna eta jatetxeetako ateak itxita egongo dira eta kirola ezingo da taldean egin

Covid-19aren kasuen izidentzia-tasa metatua 562,85ra iritsi da Galdakaon eta gune gorrian sartu da, beraz. Murrizketak areagotzea esan nahi du horrek:


▶️ Ostalaritzak ateak itxiko ditu bihartik aurrera -urtarrilak 26, asteartea-. Tabernetan eta jatetxeetan ezingo da kontsumitu. Edaria eta janaria eramateko sal dezakete taberna eta jatetxeek, baina bertan kontsumitzea debekatuta egongo da. Eskariak 21:00ak arte egin ahalko dira, eta etxez etxeko banaketa 22:00ak arte egin ahalko da.


▶️ Eskola kirola eta taldekako kirola eten egingo da. Bertan behera geratuko da eskola kirola, eta kirola ezingo da taldean egin, jasotzen diren salbuespenetan izan ezik: gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak eta aire zabalekoak sei laguneko taldeetan gehienez.


Halaber, gogoratu behar da gaurtik aurrera herri guztietan itxiera perimetrala aginduta dagoela eta beraz debekatuta dagoela udalerritik ateratzea, lan, ikasketa, zaintza edo antzeko salbuespen arrazoi justifikatuengatik salbu.


Galdakaoko Udalak arduraz jokatzeko eta babes neurriak areagotzeko deia egiten die herritarrei. Era berean, kaltetuen suertatzen ari direnen sektoreei babesa adierazi eta ahal den heinean haiei laguntzeko deia egiten die.


Elkar zain dezagun.