Igo
  • 2019/05/16

Greziako irakasleak Galdakaora datoz bisitan Europako Erasmus+ programaren markoan, Elexalde Institutuarekin proiektu aitzindaria partekatuz

Greziako Katerini herriko Bigarren Hezkuntzako institutuko irakasle greziarrak Galdakao bisitatu dute egunotan, Elexalde Instituarekin partekatzen duten "Discover and share your identity mark" proiektuarekin, Europako Erasmus+ programaren markoan.


Gaur, osteguna, Galdakaoko udala bisitatu dute eta bertan Ibon Uribe Alkateak, lehen eskutik, Europar Batasunak aukeratutako ekimen honen garapenari buruzko informazioa jaso du. Izan ere, Elexalde izan da Euskal Autonomia Erkidegoan aukeratu diren bi ikastetxeetako bat; harro egon liteke horregatik.


Ingeles sailak aurkeztutako proiektuan Elexaldeko BHIko hirugarren mailako ikasleek parte hartuko dute, Greziako Kateriniko bigarren mailako institutuarekin batera.


Institutu galdakoztarra eta Grezia inglesez komunikatuko dira "Discover and share your identity mark" izeneko proiektu hau garatzeko.


Halan, 2018/2019 eta 2019/2020 ikasturteetan Elexalde nazioartekotuko da, ikastetxea herriko testuinguruetatik harago dauden errealitate berrietara zabalduz.


Europako Kultur Ondarearen urtearekin bat eginez, proiektu aberasgarri honen helburu nagusia ondokoa izango da: ikasleak euren kultur ondareaz kontzientziaraztea, Katerini herrikoa (Grezia) deskubritzea, bi ondareetaz hausnartzea eta errespetuzko eta tolerantziazko jarrera batekin partekatzea.


Aukera bakarra da Greziako ikastetxe batekin komunikatzeko eta ideiak trukatzeko, baita ingeles maila hobetzeko eta teknilogia berriak erabiltzen ikasteko ere, etorkizun akademikoari begira oso garrantzizkoak izango baitira.


Ingeles sailaz gain, beste ikasgaietako irakasleek ere parte hartuko dute: Plastika, Musika, Euskara, Hizkuntza, Gorputz Hezkuntza, Historia eta Natur Zientziak.


Elexaldeko eta Greziako ikasleek aktiboki parte hartuko duten jardueera guztiak zerikusia izango dute kultura, natura, itsasoa eta ondare historiko arkitektonikoarekin.


Parte hartuko dute blog batean, Greziako eta Euskal Herriko janari tipikoaren errezeta-liburu batean, Master Chef bat barne, bi herrialdeetako dantza tipikoak ikasten, Euskal Herriko herri-kirolak eta Greziako antzinako kirolak egiten.


Bi urteetan lau topaketa egongo dira. Urrian Elexaldeko BHIko bi andereņo Katerinira joan dira (Grezia), proiektua hedatzeko erabilitako eTwinning plataformari eta flipped classroom metodologiari buruzko prestakuntza-ekintza batzuk egiteko. Era berean, Greziako bidaiak balio izan du bertako hezkuntza-sistema ezagutzeko eta bi ikastetxeen arteko praktika onak elkartrukatzeko.


Datorren ikasturtean, Elexaldeko 15 ikasle Katerini herrira joango dira proiektuan zehar sortuz joan den material guztia in situ lantzeko eta ondarea dagoen lekuak ezagutzeko. Gainera, Greziako beste 15 ikasle Galdakaora etorriko dira gure ikasleek antolatutako jardueretan parte hartzeko, tailerretan eta kirol txapelketetan. Era berean, bisitatuko dituzte Urdaibai, Gaztelugatxe, Bermeo, Bilboko Zazpi kaleak eta Guggenheim.