Igo
  • 2022/05/12

Gorozibaiko 93.000 metro koadro energia berriztagarrietagarrietarako erostea erabaki du Galdakaoko udalbatzarrak

Bi gai nagusi izan ditu gaur arratsaldeko osoko bilkurak: batetik, Gorozibaiko 93.000 metro koadro Galdakaoko Udalak eskuratu eta energia berreztagarria sortzera bideratzeko proposamena eraman du udal gobernuak. Bestetik, aurrekontu moldaketa handi bat proposatu du. Bi alorrek eztabaida sakona eragin badute ere, aurrera egin dute bi proposamenek:

Gorozibaiko lurren gaiak interes berezia piztua zuten, eta, horren lekuko, bertako hainbat auzokide joan zirela osoko bilkurara. Atzetik datorren kontu bati dagokio auzia: Moyua enpresen taldeak erosia zuen lur eremua eta RCD planta bat eraikitzeko asmoa azaldu zuen. Herritarren protesta eragin zuen horrek, batez ere kamioien joan-etorri handia eragingo lukeen ustetan. Dituen baldintzengatik bereziki egokia da lur eremu hori eguzki plakak jartzeko, baina lurra erosi zuen enpresak ez zuen kudeaketa hori egiteko interesik. Hainbat hilabeteko lan eta negoziazioen ondoren, lurra Udalak eskuratzeko hitzarmena egin dute enpresak eta Galdakaoko Udalak, eremua eguzki energia ekoiztera bideratzeko asmoz. Horretara bideratu nahi du gunea Udalak, eta 1.600.000 euroren truke eskuratuko du 93.000 metro koadroko lur eremua. Erabakiaren aldeko botoa eman dute udal gobernua osatzen duten EH Bilduren 6 zinegotziek, Usansolo Herriaren 2 ordezkariek, Podemoseko ordezkariak, eta Auzoak plataformaren 3 ordezkarietatik 2k. Plataforma horretako beste kideak aurka bozktau du, eta baita atxiki gabeko zinegotziak ere. EAJko 5 zinegotziek eta PSEren 2ek abstentzioaren aldeko hautua egin dute. Erosketa egiteko kreditu aitortza ere boto berberekin onartu da.

 

✅  Aurrekontu kreditua moldatzea onartu du udalbatzarrak. Erremanentean pilatuta dagoen dirutik 6.748.684 euro askotariko proiektuak gauzatzeko eta hainbat konponketa egiteko erabiltzea. Udal gobernua osatzen duten 12 ordezkarien babesarekin, EAJ eta PSEren 7 abstentziorekin eta atxiki gabeko zinegotziaren kontrako botoarekin onartu da moldaketa. Honako alorretara bideratuko da, zehazki, dirua:

  • Lur jauziak landa bideetan: 850.000
  • Hiri eta landa eremuetako asfaltatuak: 500.000
  • Haur jolasak mantendu eta konpontzea: 115.000
  • Argi publikoak zaintzea eta mantentzea: 120.000
  • Haurtzaroari eta familiei begirako kontratu soziokulturalak: 42.938
  • Adinekoentzako egoitzak: 50.000
  • Enplegu-plana: 1.000.000
  • Migrazioa: plana, ekintzak: 69.000
  • Brigadako ibilgailuen erosketa: 200.000
  • Erabilera publikorako mendien ordenazio plana: 20.000
  • Azterketa eta lan teknikoak: kutsatutako lurzoruak: 30.000
  • Azterketa eta lan teknikoak: obra zuzendaritza eta laguntza teknikoen zerbitzua: 195.000
  • Instalazioen kontserbazioa. Bizi-lineen mantentze lanak: 35.000
  • Txapelenako estalkia konpontzeko eta musika eskolako egokitzapen termikorako proiektua: 38.000
  • Saneamendu-sarearen proiektua: 42.000
  • Gorozibai: 971.146
  • Suhiltzaileak berritzeko proiektua idaztea: 500.000
  • Paso semaforizatua eta autobus geltokiak. Artola: 250.000
  • Sarrera komertziala Galdakaon: 110.000
  • Premiazko beharretarako etxebizitzak eraberritzeko obrak: 97.000
  • Unkina kiroldegirako bide eta espaloien proiektua idaztea: 18.000
  • Elexaldeko igerilekuak estaltzeko aurreproiektua idaztea: 19.000
  • Olabarrieta haurreskolarako proiektua idaztea: 19.000
  • Olabarriko lurjausia. Kalteak konpondu eta horma egitea: 130.000
  • Premiazko beharretarako etxebizitzetarako altzariak: 19.000
  • Premiazko etxebizitzetarako beste osagai batzuk: 19.000
  • Aek. Erreformarako proiektua idaztea: 7.000
  • Musika Eskolaren estalkirako proiektua idaztea: 19.000
  • Hirigintza kudeaketako azterlanak eta lan teknikoak: 50.000
  • Jarduera eszenikoak iragartzea: 26.000
  • Jarduera eszenikoen kontratu soziokulturalak: 85.000
  • Arte eszenikoetako kanpoko beste lan batzuk: 106.000
  • Gazteen jardueretarako kontratu soziokulturalak: 60.000
  • Ondare historiko-artistikoko kanpoko beste lan batzuk: 10.000
  • Jaietarako iragarpenak: 28.000
  • Jaietako kontratu sozio-kulturalak: 145.000
  •  Jai eta ospakizunetarako kanpoko beste lan batzuk: 200.000
  • Kirola sustatzeko kanpoko beste lan batzuk: 150.000
  •  Kultura sustatzeko eta zabaltzeko erakundeen diru-laguntzak: 21.700
  • Gazteen jardueretarako erakundeen diru-laguntzak: 25.000
  • Jaietarako erakundeen diru-laguntzak: 27.500
  •  Kirol erakundeei diru-laguntzak: 49.900
  • Funts bibliografikoak: 18.000
  • Liburuak argitaratzea: 12.000
  • Altzariak. Kultura sustapena: 20.000
  • Gazteria instalazioak: 5.000
  • Gazteria altzariak: 8.000
  • Datuen zerbitzu-kontratua. Informatika: 36.000
  • Disko informatikoen kabina: 10.000
  • Lan-estazio informatikoak: 15.000
  • Switch dispositibo digitalak: 40.500
  • Gas: 90.000
  • Argia: 25.000

✅ Udal langileek eta udal musika eskolakoek egin bezala, udal euskaltegia ere kontziliazio planera atxikitzea onartu da, aho batez.

✅ Hirigintzako ordenantza aldaketa onartu da, aho batez. Pasabide erreserbetarako plakak gaztelera hutsez daude, eta, elebitan jartzea da onartu duena.

✅ Udal kiroldegien lizitaziorako zegoen akats tekniko bat konpontzea onartu da, kontratuaren diru kopuruaren kalkuluari dagokiona. Udal gobernuaren aldeko botoekin eta oposizioaren abstentzioarekin hartu da erabakia.
Fernando Izagirre EAJ udal taldeko zinegotziak karguari uko egin diola jakinarazi da.