Igo
  • 2019/04/03

Googlek Galdakao aukeratu du “Google for Education+FP” tresnaren inguruan Estatuko lehenengo topaketa egiteko

Googlek erreparatu du Galdakaoko Ostalaritza Eskolak "Google for Education+FP" tresna bultzatuz izan duen inplikazioan, ekintza batzuk antolatuz eta parte-hartuz. Hori horrela, Galdakao aukeratu du LHrako tresna honen lehen topaketa bertan burutzeko.


Jardunaldia apirilaren 5ean izango da, Ostalaritza Eskolan, bertan ehun bat pertsonak parte hartuko duelarik: Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galdakaoko udalaren ordekariak. Parte-hartzaileen artean, Google Espainiaren arduradun nagusia egongo da, Gonzalo Romero.


Topaketa horretan, Ipar Amerikako erraldoiak tresna honen ezagutza hedatzen jarraitzea nahi du, ikasgeletan zabalduz eta erabiliz.