Azken udal hauteskundeen emaitzen ondoren, eratu den gobernu-talde berriak aurkezpen "ofiziala" egin du Galdakaoko udalaren langileen aurrean, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Ekitaldiaren buru EH Bildu-ren Alkatea Iņigo Hernando Arriandiaga jauna izan da eta bere taldekoekin batera, Auzoak Plataformako, Usansolo Herriako eta Podemos-Equo taldeko zinegotziak izan dira.
Ekitaldiaren amaieran, udal langileek txalo zaparrada batekin hartu dute gobernu-talde berria.