Igo
  • 2019/06/28

Gobernu talde berriak 2019-2023 legealdirako arlo eta zinegotzigo berriak aurkeztu zituen atzo

Podemos, Usansolo Herria, Auzoak eta EH Bilduko udal taldeok atzo prentsaurrekoan aurkeztu zuten hurrengo legegintzaldian Galdakao kudeatzeko udal gobernu anitz eta parte hartzailea.


Gobernu anitz honen helburua da datozen lau urteetarako kudeaketa eraldatzea, eta horretarako ezinbestekoa deritzote Kudeaketa-eredua aldatzetik hastea.


Gauzak horrela, honakoa adostu dute lau taldeek:



  1. Udal gobernuaren diseinua udal batzorde batean oinarritzea, non Podemos, Usansolo Herria, Auzoak eta EH Bildu ordezkatuta egongo diren. Udal Batzorde horrek botere exekutiboa izango du, alkateari dagozkion botereen berariazko delegazioaren ondorioz. Honekin, azken hamarkadetan Galdakao gobernatzeko erabili den hiperpertsonalimo politikoa bertan behera utzi nahi dugu. Gure gobernu-ereduak udal-gobernuaren kudeaketa demokratizatu nahi du, adostasuna oinarri izango duen gobernu parte hartzaile bat martxan jarriz.


  2. Udal antolakuntzak sei gobernu-batzorde izango ditu, dagozkien lan-arloekin. Bost iraunkorrak izango dira, eta bat, Udaleko Lurralde Antolaketa deitu duguna, behin-behinekoa; azken honen oinarrizko helburua izango da Usansoloren bereizte/desanexio prozesua kudeatzea. Batzordeak eta horien presidentziak honakoak izango dira:


Alkatetza: EH Bildu



  • Gardentasuna: Auzoak

  • Komunikazioa: EH Bildu

  • Parte hartzea eta ahalduntzea: Auzoak

  • Berdintasuna: EH Bildu


Gizarte Politikak: Auzoak



  • Etxebizitza: EH Bildu

  • Hezkuntza: EH Bildu

  • Gizarte Ongizatea: Auzoak

  • Nagusiak: Auzoak


Hirigintza eta Mugikortasuna: EH Bildu



  • Hirigintza: EH Bildu

  • Lanak eta Zerbitzuak: Auzoak

  • Mugikortasuna eta Garraioa: Auzoak

  • Garapen Jasangarria: EH Bildu


Ogasuna eta Barne-erregimena: Auzoak



  • Ogasuna: EH Bildu

  • Ondarea: Auzoak

  • Pertsonen kudeaketa: EH Bildu

  • Sustapen ekonomikoa: Auzoak

  • Enplegua: Elkarrekin Podemos


Gaztedia, Kultura, Kirola eta Euskara: EH Bildu



  • Hizkuntza-politika EH Bildu

  • Kultura EH Bildu

  • Gaztedia Auzoak

  • Kirola EH Bildu


Udal-lurralde Antolaketa: Usansolo Herria


Helburua da lehengo 14 batzordeak murriztea, eta 6 sortzea, honako arrazoiengatik:



  • Arloen arteko koordinazioa hobetu

  • Batzordeek konpartimentu iragazgaitz izateari uztea, orain arteko joera irauliz

  • Etekina hobetzea. Orain arte baino operatiboagoak izatea

  • Baliabideak hobeto aprobetxatzea

  • Gastua nabarmen gutxitzea; batzorde gutxiago egongo direnez, dieten gastua txikiagoa izango da.