Igo
  • 2021/07/28

Gobernu Planaren jarraipena egiten duen aldizkaria argitaratu du Galdakaoko Udalak

Galdakaoko Udala Gobernu Plana osatzeko lanean murgildu zen legegintzaldi hau hasi bezain laster, eta 2020ko otsailan publiko egin zuen herritar, eragile, enpresari eta elkarte ugarien aurrean egindako aurkezpen publikoan. Legealdi osorako 100 egitasmo aurkeztu zituen bertan, eta horien berri emateko eskuorri eta aldizkari bana ere argitaratu zituen, baita galdakaodenontzat.eus webgunea ere. Legealdiaren erdia igaro denean, Gobernu Plan horretan batzen diren eta gauzatzen ari diren egitasmoen berri ematen duen aldizkaria argitaratu du Udalak.


Agindutako neurrien betetze maila eta egitasmoen egoera herritarrei azaltzea da aldizkariaren helburua. Horretarako, neurgailu lana egiten duen termometroa jasotzen du eta alor desberdinetan eman diren aurrerapausoak azaltzen ditu.


Euskarazko zein gaztelerazko bertsioak jasotzen dituen aldizkaria Galdakaoko etxeetako buzoietan banatzen ari da. Herritar guztien eskura egon dadin, hemen ere deskargatu daiteke aldizkaria, PDF formatuan:



Aldizkaria-Revista-GeroBatDenontzat-Galdakao.pdf