Igo
  • 2020/01/22

Gobernu plana aurkezteko udalak bihar, osteguna, egingo duen ekitaldira herritar guztiak daude gonbidatuta

Gandasegi eskolan 19:30ean egingo den ekitaldian datozen urteetako ekintzen berri emango du udal gobernuak. Zehatzak dira iragarriko dituen neurriak; ehun ekintza zehatz, gauzagarri eta neurgarri.


Alkateak eta udal gobernua osatzen duten gainerako kideek plan hori zuzenean ezagutzera gonbidatzen dituzte Galdakaoko eragileak eta herritarrak. Gandasegiko areto nagusiko ateak irekita izango dituzte, aretoa bete arte.


Antolaketa errazte aldera, bertaratuko direnei asistentzia konfirmatzeko eskatzen die udalak.  udala@galdakao.net helbidera idatzita egin daiteke hori.