Igo
  • 2018/04/20

Goazen musika ikuskizuna datorren larubatean izango da Torrezabal Kultur Etxean bi emanaldi eskainiz

Goazen fenomeno musikala Torrezabal Kultur Etxean izango da datorren larunbatean, bi emanalditan: 17:00etan eta 19:00etan. Iaz 800 pertsona sartu ziren espektakulua ikustera.


Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatu dituen umorez beteriko antzerki obra musikala. Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Basakabiko disziplina zorrotzaren zaindaritzapean.


Prezioak:


8 , 6 ? (13 urte arte) , 6 ? (bazkideak) , 7 ? (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta taldeak)