Igo
  • 2019/10/09

Gizarte laguntzarako bi programa jarri ditu martxan Udalak, Deustuko Unibertsitatearekin, La Caixarekin eta Agintzarirekin lankidetzan

Galdakaoko Udalak gizarte laguntzarako bi programa jarri ditu martxan Deustuko Unibertsitatearekin, La Caixarekin eta Agintzarirekin batera. 14.000 euro erabili dira horretarako.


Alde batetik, "Haurtzaroan inbertitzea" programari esker, baliabide ekonomiko urriak dituzten familietako haurrak eskolaz kanpoko marrazketa klaseetara joan daitezke, futbolen jokatu, taekwondo, saskibaloi zein igeriketan ikasi, igeriketa ikastaroak egin, udal igerilekuak erabili udan edo eskola-berrindartze klaseak jaso. Ahulezian edo egoera ekonomiko prekarioan dauden 28 familiak eta estimulazio, ezagutza edo sozializazio beharra duten sei eta hamabi urte arteko 38 adingabek parte hartzen dute.


Programan sartzen direnak, gehienbat hezitzaileak edo EISEPeko psikologoak proposaturik izaten dira, adingabeen estimulazio, sozializazio eta ezagutzak izateko beharrizana antzeman ondoren, programa honekin erantzun daitekeela uste dutenean. Programaren onura duten familiak egoera ekonomiko prekarioan daude eta batzuek laguntza sozialak jasotzen dituzte.


Jarduera hauek onura asko ematen diete haurrei, eskolan horrenbeste eragiten diren alorretan prestakuntza jaso eta garatu daitezkeelako. Gainera, jarduera horien bidez, haurrek giro berriak ezagutzen dituzte, denbora gehien pasatzen duten familiatik eta ikastetxetik harago. Orokorrean, jarduera horiek taldean izaten dira, beste adingabe batzuekin taldean lan egiten ikasteko eta sozializatzeko toki aparta direlarik.


EISEP, interbentzio sozio-edukatibo eta psikosozialeko taldea da programa kudeatzen duena. Talde horrek ikusi du zailtasun ekonomikoak eta gurasoen ahalmenean gabeziak dituzten familientzat programa honek gurasoekin antolaketa-ahalmena lantzea ahalbidetzen duela.


Izan ere, gurasoek bermatu behar dute seme-alabak jardueretara joatea dagokien orduan eta behar den materialarekin, jarduera epean ordaintzea eta kasu batzuetan exhibizioetara edota partiduetara joatea.


Kultur Aisirako programa


Bestalde, Galdakaoko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak 2009. eta 2010. urteen artean Unibertsitateko Kultur Aisialdiaren programa hasi zuten, La Caixaren gizarte-ekintzaren laguntzaz. Urte luze hauetan, hainbat gairi buruzko 22 ikastaro eskaini dira etengabe, gaztelaniaz zein euskaraz. Ikastaro hauen artean ondokoak ikus ditzakegu: 'Goya: historia a través del arte'; 'Los retratos de 10 mujeres'; 'Sobre la Pintura vasca: De lo propio a lo Universal'; 'Amor y pasión en la historia de la música'; 'Euskal Antropologia: Euskal identitatearen kultura-gakoak'; 'Gorbeialdea: Mito eta esaundak baselizen historian'.


Urte hauetan 60-75 pertsona inguruk parte hartu dute, ikastaro bakoitzean ordu eta erdiko 10 saio eginez, aztertutako gaiak sakontasunez landuz, zorroztasun akademikoarekin, baina ikasketa mota honek suposatzen duen gozamena albo batean utzi gabe.


Ikasturte honetan bi ikastaro egingo dira; bat gaztelaniaz eta beste bat euskaraz. Lehenengoa, Ander Berrojalbiz idazle eta iraskaleak emango du. Izenburua:  'Anbotoko herejeak. Heresia eta sorginkeria Euskal Herrian'. Bigarrena, berriz, Andrea Ruiz Balzola doktore eta ikerlariak emango du. Izenburua: '¿Nosotros y los otros? Culturas, identidades y territorios en la sociedad global..


(Programak aurkezteko prentsaurrekoan izan dira: Joseba Argoitia eta Ana Gabiria La Caixatik, Unai Zabala Agintzaritik, Joseba Doistua Deustuko Unibertsitatetik, eta udaletik, Maripaz Losada Gizarte Ongizateko zinegotzia eta Idoia Martinez Gizarte Ongizate alorreko arduraduna).