Igo
  • 2020/05/29

Gipuzkoa kalea oinezkoentzako bihurtuko da larunbat eguerditik, igande iluntzera arte

Alarma egoerak eragindako kalteak ahal den neurrian arintzeko helburuarekin, tabernariei erabilera publikoko guneak erabiltzeko aukera eman zien Udalak. Aukera baliatu eta Gipuzkoa kaleko tabernariek kale hau oinezko bihurtzeko eskaria luzatu zuten.


Udalak proposamena aztertu du eta Gipuzkoa kalea oinezkoentzako bihurtzea erabaki du, larunbat eguerdiko 12:00etatik, igandeko 21:00etara. Maiatzaren 30etik aurrera abian jarriko den egitasmo ho-nen helburua da, kale honetan dauden terraza ugarietan distantziak mantendu ahal izatea eta herritarren segurtasuna babestea.


Ganekogorta kaleko tabernariek ere antzeko proposamena egin dute eta aztertzen ari da Udala.


Bigarren fasearekin batera, tabernen ohiko irekiera ordutegia itzuli da, baita terrazena ere.  Hortaz, za-balik egon ahal izango dira, astean zehar gaueko 01:00 arte eta asteburuetan 01:30 arte.


Ohiko ordutegira itzuli arren, tabernariek, ezarritako osasun eta segurtasun neurriak bete beharko dituzte, hala nola, garbiketa neurri bereziak hartu, bezerozeroen arteko distantzia mantentzea ahal-bidetu eta taberna barruko edukiera %50era mugatu. Halaber, zaratei buruzko arautegia ere errespetatu beharko dute.


Herritarrei ere arduraz jokatzea eskatzen die Udalak. Taldeetan 15 partaideko muga errespetatzea, eskuak sarri garbitzea, bi metroko urruntze distantzia mantentzea, edota ezinezkoa denean maskara era-biltzea norberak hartu ditzakeen neurriak dira.


Gutxiago falta da! Denon artean lortuko dugu!