Igo
  • 2020/10/29

Gipuzkoa kalea ez da oinezkoentzat izango asteburu honetan

Maiatzaren 30az geroztik, Galdakaoko Gipuzkoa kalea itxita egon da ibilgailuentzat asteburu guztietan, larunbat eguerditik igandera, 21:00ak arte. Neurria urriaren 31ra arte zegoen aurreikusita, baina Udalak asteburu honetan ez aplikatzeko erabakia hartu du.


Ekimen hau ostalaritza sektorean osasun alarmaren egoerak eragindako kalteak ahal den neurrian arintzeko helburuarekin jarri zen martxan. Horrela, terrazak ezarri edo zabaldu ahal izango zituzten, distantzia sozialari eusteko eta gune jendetsu horretatik igarotzen diren erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.


Covid 19k eragindako pandemiaren egoeraren arabera erabakiko da datozen asteburuetan kale hori oinezkoentzako bihurtzeko neurri hori berriro aplikatuko den ala ez.