Igo
  • 2020/07/28

Gazteei zuzendutako gymkanak uda honetarako

Galdakaoko Topaguneetatik uda honetan 12-16 urte bitarteko gazteek lagunekin gozatzeko proposamen bat prestatu dute, adin horretako gazteei zuzendutako udako gymkanak hain zuzen ere. Zehazki, hiru izango dira aurre-ikusten direnak:


✅ Aperribaiko Topaguneko ingurutik.
✅ Usansoloko Topaguneko ingurutik.
✅ Indarra eta Plazakoetxeko Topaguneko ingurutik.


Gymkanetan parte hartzeko loturak hauxek dira:


📌 APERRIBAI
📌 USANSOLO
📌 INDARRA eta PLAZAKOETXE


Topagune bakoitzeko talde irabazlearentzat Galdakaoko dendetan erosteko 50 euroko bonoa egongo da.  Gymkana bakoitza egiteko epea irailaren 3an amaituko da. Saridunak irailaren 4an jakinaraziko dira Topaguneetan.