Igo
  • 2019/04/17

Gazte galdakoztarrek kultura-trukea egin ahal izango dabe Ipar Irlandan

Seigarren urtez jarraian, gazte galdakoztarrek aukera izango dabe udan kultura-truke batean parte hartu ahal izateko. Aurten egonaldiak Ipar Irlandan (uztailaren 17tik 26ra) eta Galdakaon (uztailaren 4tik 13ra) izango dira.


Ekimen hau 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotako pertsonei zuzenduta dago. Jardueran parte hartzen daben pertsonak ingelesaren ezagutza izan beharko dute.


Gazte interesatu guztiak maiatzaren 10era arte emon ahal izango dabe izena, on-line soilik. Informazio gehiago izateko: argizai@gmail.com, edo telefonoz (688847026).


Plaza mugatuak dira (12 plaza), eta kopuru hori gainditzen bada, zozketa egingo da.


Jardueraren prezioa 200,00 eurokoa izango da.


Kiribil Sarearen parte dan Argizai Eskaut taldearen proiektua da, Galdakaoko udalak be laguntzen dauena. Proiektu honen helburua herrialde desbardinetako gazteek esperientzia bat partekatzea da, kultura desbardinak ezagutu eta alkarren artean gai interesgarriak landu dagiezan. Igaz Frantziara egin zan bidaia, eta aurretik Alemania, Irlanda, Txekia eta Italiara izan zan.