Igo
  • 2019/05/31

Gazte galdakoztarrek ekainaren 1ean eta 2an Torrezabalen ikasturtean zehar egin duten antzerki-tailerraren emaitza erakutsiko dute

Ekainaren lehenengo asteburuan (hilaren 1ean, larunbata, eta hilaren 2an, igande goizean), gazte galdakoztarrek egindako eskola-antzerkiaren lehiaketaren hamaikagarren edizioa izango da eta bertan, Galdakaoko udalaren Euskara Zerbitzuak bultzatutako Antzeztuz programa barruan egin den antzerki-tailerraren emaitza taularatuko dute.


Taularatuko diren lanei dagokienez, ondoko saioak eskainiko dituzte:


Larunbata (11:30)


Litxarrerien munduan (Urreta LH3))


Pastel pozoitsua (Eguzkibegi LH3-4)


Kutrean board-en-misterioa (Eguzkibegi LH4)


Planeten galaxia (Urreta LH3)


Larunbata (17:00)


Bideo-joko baten barruan (Gandasegi LH4-5)


Eguzkibegko show-a (Eguzkibegi LH5-6)


Hazelako zirkua! (Urreta LH5-6)


Begietara begira (Eguzkibegi DBH)


Domeka (11:30)


Nor gara gu (Sainete taldea)


Emakume arbasoen guda (Gandasegi LH6)


Teknologiaren ikertzaileak (Gandasegi LH5)


Arimak biluzten (Urreta LH6)


Antzeztuz proiektua azarotik maiatzera bitartean egin dute, arte eszenikoak gazteei hurbiltzeko asmoz. Horretarako, haien adinari egokitutako formatua erabili da. Helburua ez da izan antzerki-prestakuntza ematea, baizik eta antzerkia egitearen bizipenen esperientzia eskaintzea; horretarako, parte hartzeko jarrera izan dute, antzezlan bat sortu dute, ideiak adierazi dituzte, erantzukizunak banatu dituzte, eta hainbat zeregin egin dituzte, betiere orientatzaile batek gainbegiratuta.


Antzerki-konpainia batek nola funtzionatzen duen ikusi dute bertatik-bertara, eta ikuskizun bat prestatzeko zer urrats eman behar diren ikasi dute barrutik. Ildo horretatik, antzerkian modu teoriko eta praktikoan sakondu dute, termino berriak ezagutu dituzte, antzerkiaren sormen-alderdian parte hartu dute, eta hainbat aukera aztertu dituzte ikuspegi teknikotik (eszenografia, argiztapena, eta abar).