Igo
  • 2020/05/15

Gaur, maiatzak 17, LGTBI-fobiaren aurkako nazioarteko eguna

1990ko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen, horrexegatik izendatu zen maiatzak 17a LGTBI-fobiaren aurkako nazioarteko eguna. Ordutik hona 30 urte igaro diren arren LGTBI kolektiboetako pertsonek ez dituzte beren eskubideak beti bermatuta.


Aurten, COVID-19aren ondorioz, ezin izango da kalean manifestatu, baina, halere jarraitu beharra dugu sexu eta genero aniztasunarekiko gorrotoak sortarazten dituen erasoak salatzen. Eraso horiek ez dira bakarrik 70 estatutan baino gehiagotan ematen (ILGA txostena: https://ilga.org/es), gure inguruan ere gertatzen dira. Sexualitatea zein genero identitatea bizitzeko era bat eta bakarra inposatzeak, binarismoaren estereotipoetatik ateratzen diren pertsonekiko intolerantzia dakar, eta ondorio kaltegarriak, eraso sotilenetatik hasi eta bortitzeneraino: mespretxua, bazterketa, eraso psikiko zein fisikoak, patologizazioa, gorroto diskurtsuak.


Erakundeek badute ardura gizartearen eraldaketan, hasi gorengoenetik eta pertsonengandik hurbilen dagoen udaletxeraino. Erakundeek, bakoitzak bere esparruan,  pertsona guztien eskubideak errespetatzen direla bermatu behar dute.


Galdakaoko Udalak bat egiten du LGTBI kolektiboen aldarrikapenekin. Herri anitza, bidezkoa,  eta integratzailea nahi dugu.  Eta bide horretan galdakoztar guztion laguntza izatea desio dugu.