Igo
  • 2021/09/07

Gaur irekiko da, irailaren 15era arte, udal kiroldegiek eskainitako ikastaroetan izena emateko epea

Galdakaoko Udaleko Kirol Arloak gaur, irailak 7, ireki du udal kiroldegiek 2021-2022 ikasturte honetarako eskaintzen dituzten ikastaroetan izena emateko epea.

Eskaintzen diren ikastaroetan parte hartu nahi dutenek datorren asteazkenera arte, hau da, irailak 15era arte, egin dezakete aurre-inskripzioa Urreta eta Unkina kiroldegietako sarrera kontroletan zein on-line, www.galdakao.eus webguneko "Udal kiroldegien kudeaketak" atalaren bidez. Covid-19 dela eta egungo egoera kontuan hartuta, izen emateak online egitea gomendatzen da.

Era berean, ordainketak helbideratzea gomendatzen du Udalak, ikastaroak automatikoki berritzea bermatzen baitu horrek.

Bestalde, aukera-berdintasunaren printzipioari eutsiko zaio; izan ere, ezarritako egunetan egindako lehen eta azken izen ematea irailaren 17rako aurreikusitako plazen zozketan sartuko dira batera (beharrezkoa bada). Zozketa hau Urreta kiroldegian egingo da 10:00etan.

Plazak esleitzeko orduan, lehentasun ordena honi jarraituko zaio:

1) Galdakaoko Udal Kiroldegietan abonatutako pertsonak

2) Galdakaoko Udal Kiroldegietan abonatuta EZ dauden pertsonak

Onartuen zerrendak irailaren 17an bertan argitaratuko dira, eguerditik aurrera.



Ikastaroen ordainketa

Ordainketak helbideratzea erabaki dutenek, alegazioak eta bajen berri eman ahal izango dute irailaren 20tik 24ra; izan ere, irailaren 30ean matrikula urriaren 1aren kontura kobratuko da.

Ordainagiria itzuliz gero, plaza galduko da eta itxaron zerrendako ordenari jarraituko zaio ikastaroko plazak bete arte.

Helbideratu nahi ez dutenek eta leihatilan ordaindu nahi dutenek irailaren 20tik 24ra egin beharko dute, bestela plaza galduko baitute.



Izen emate berriak

Urrirako izen emateak irailaren 27tik aurrera egingo dira abonatuen kasuan, eta urriaren 1etik aurrera abonatu gabeen kasuan.

Gainerako hilabeteetarako, azarotik ekainera, ordaindu aurreko hilaren 28tik aurrera egingo dira izen emateak.

Alta guztiak, eskainitako ikastaro bakoitzean geratzen diren plaza libreen mende egongo dira.

Plaza baieztatutzat joko da ordainagiria ematen den unean.

Erantsitako PDFetan zehazten dira abian jarritako ikastaroak, baita horietako bakoitzaren ordutegiak eta tarifak ere. 👇🏼

2021-2022 KIROL ESKAINTZA